Efemeridea 2021ko ekainaren 23a

Juan San Martin, lehen Arartekoa

Gaurkoa lako egun batean, 1922ko ekainaren 23an, Juan San Martin Ortiz de Zarate, Euskal Autonomia Erkidegoko lehen Arartekoa (1989-1995), jaio zen Eibarren.

Juan San Martin, lehen Arartekoa

Humanista eta autodidakta zela, Juan San Martin euskaltzaina ere izan zen, eta hainbat kargu izan zituen Euskaltzaindian. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide eta Euskal Kontseilu Nagusiko kide ere izan zen.


Argitaratzailea, itzultzailea, poeta, etnologoa, mendizalea, Arte Ederretan aditua eta hainbat argitalpenen egilea… Arartekoa zela, 1994tik 1995era, Ombudsman edo Herriaren Defendatzaileen Europako Institutuko burua izan zen. Erakunde hori martxan jarri zuen Jesus Mª Arteaga Izagirre irakasle eta Zuzenbideko doktorearekin batera.


San Martinen garaian, ezohiko txosten batzuk egiten hasi ziren, hala nola Euskal Autonomia Erkidegoko Ziegak, Ospitale psikiatrikoak eta Adinekoen egoitzak.


Hondarribian hil zen, 2005eko maiatzaren 30ean.


Argazkian, Juan San Martin, Eusko Jaurlaritzaren Bidegileak bildumatik aterata.