Efemeridea • 2023ko urtarrilaren 10a
Gazteria eta euskal abertzaletasuna
Bilboko Euzko Gaztedi 1904ko urtarrilaren 10ean sortu zen, baina, gerora, 1904ko otsailaren 14koa kontuan hartu da urteurrenak ospatzeko, data horretan inauguratu baitziren elkartearen lehen lokalak
Euskal abertzaletasuna eta gazteria eskutik helduta joan dira lehenengoaren hasiera-hasieratik. Zalantzarik gabe, gaztaroan aurrean dugun errealitatea zalantzan jartzen delako, eta gazteen ametsik handiena errealitate hori aldatzea delako, arau eta komenentzia guztien gainetik. Aitzitik, ondoko adinetan, kezkarik handiena izan ohi aldaketa handirik ez izatea. Euskal abertzaletasunaren lehen buruzagi Sabino Aranak 28 urte zituela hasi zen jarduera politikoan, eta hamar urte geroago hil zen. Borrokan lagundu zioten gehienak ere beraren belaunaldiko gazteak izan ziren. Horregatik, lehen euskal abertzaletasuna gazteek osaturiko mugimendu politikoa izan zen, nahiz eta gazteak multzo osotik ezin ziren bereizi.
Geroago, Arana hil ostean eta XX. mendeko lehen urteek aurrera egin ahala, euskal abertzaletasunak Bizkaian izan zuen hedapenaren ondorioz, belaunaldi bat baino gehiago bereizi ahal izan ziren, eta gazte gehiago gehitu zitzaizkion hasiera bateko aurrendariei, denboraren poderioz, jakina denez, gazte izateari utzi ziotenei. Orduan, Euzko Alderdi Jeltzaletik bereizitako gazte-erakundea sortzeko aukera proposatu zen. Eta sortzen lehena Bilboko Euzko Gaztedi izan zen.
DEIA egunkarian, 2010eko otsailaren 13an, argitaratutako Luis de Gezalaren erreportajea erantsi diogu albisteari.