Efemeridea • 2024ko urtarrilaren 10a
Gazteria eta euskal abertzaletasuna
Gaurkoa lako egun batean, 1904ko urtarrilaren 10ean, euskal gazteen lehen antolakunde abertzalea sortu zen Bilbon
Sabino Arana hil eta hilabete eta erdi ingurura, 1904ko urtarrilaren 10ean, Bilbon, sabindar idealaren euskal jarraitzaile gazteek osaturiko lehen elkarte abertzalea sortu zen: “Bilbaoko Euzko Gaztedija”. 400 bazkide gaztek baino gehiagok osatu zuten elkarte berria. 1901az geroztik, “La Patria” astekarian, idazle gazte batzuek E.G. ezizena erabiliz sinatu ohi zituzten idatziak. Lokal txiki batean batzen ziren, Erronda kaleko etxe baten behegainean, eta han, sarritan eztabaidatzen zituzten euren zabalkunde-proiektuez eta euskal gazteen elkarte abertzalea sortzeko saioak egiten zituzten.
Azkenean, 1904ko urtarrilaren 3tik 10era bitartean, “batzar nagusia” egitea izan zuten Santa Maria kaleko lokalean, aurretiaz hitzartuta baitzegoen, eta zuzendaritza-batzordea nahiz elkartearen araudia onartu ziren. Eta 1904ko otsailaren 14an, egoitzaren inaugurazio ofiziala egin zen. Zuzendaritza-batzordea ondokoek osatu zuten:
Presidentea: Luis Urrengoetxea.
Presidenteordea: Eustakio Erkiaga.
Kontularia: Abelino Egia.
Diruzaina: Adolfo Uribarren.
Idazkaria: Javier Urizar.
Batzordekideak: Jose Uztaran, Jose Etxenagusia, Anakleto Ortueta eta Juan Aretxabaleta.
Elkartearen baitan euskal mendizaleen lehen taldeak sortu ziren eta berehala “Mendigoizaleak” izena erabiltzen hasi ziren.
Luis de Guezalak euskal abertzaletasunaren gazte aurrendari horiei buruz DEIA egunkariaren “HIstorias vasca” sailean, 2010eko otsailaren 13an, argitaratutako erreportajea erantsi diogu artikuluari.