Efemeridea 2020ko uztailaren 20a

Katea ez da eten: Euskal Abertzaletasunaren Agiritegia, gure memoria historikoaren zaindaria

1992ko uztailaren 20an, zortzi edukiontzi eta bi mila kutxatan baino gehiagotan, Izarra etxean (Lapurdi) gorderik egon ziren EAJ-PNV alderdiaren agiri-funts guztiak garraiatu ziren.

Katea ez da eten: Euskal Abertzaletasunaren Agiritegia, gure memoria historikoaren zaindaria

1992ko uztailaren 20an, Euzko Alderdi Jeltzalearen agiri funtsak EBBren erbesteko azken egoitzan izan zen Izarra etxetik (Baiona) garai hartan Artean (Bizkaia) zegoen Euskal Abertzaletasunaren Agiritegira.


Funts guztiak antolatu ostean, Sabino Arana Fundazioaren mendeko agiritegiak euskal abertzaletasunari lotutako agiri guztiak biltzen eta leku bakarrean gordetzen jarraitu du; erbesteko eta diasporako funtsak berreskuratu ditu, hainbat hamarkadatan jazarrita izan den ezkutuko kultura-ondare garrantzitsuaren jagolea izan da, eta, azken batean, gure memoria historikoaren zaintza ahalbidetu du.


Memori historiko hori gero eta oparoagoa da norbanako eta erakunde askoren dohaintzei esker; horien guztien ekarpenak (agiriak, liburuak, gauzakiak, argazkiak...) sano garrantzitsuak dira abertzaletasunaren ondarea batu, sailkatu eta aberasteko.


Gaur egun, agiritegia Bilbon dago, Matikoko geltokiaren (Metroaren hirugarren linea) 50 bat metrora eta agiri historiko garrantzitsu ugari gordetzen dira bertan, funtsak honela sailkaturik daudela: Agiritegia, Liburutegia eta Hemeroteka. Agiritegikio funtsetan, XIX. mendeko artxibo politikoak nabarmentzekoak dira, batik bat, erbesteko euskal ordezkaritzetan ekoitzitakoak eta 1936ko gerran, barruan nahiz kanpoan, sorturikoak. Bestalde, elkarte politiko, kultura-elkarte, enpresen eta norbanakoen artxiboak ere gordetzen dira agiritegian.


Liburutegiak eta Hemerotekak, berriz, Historia Garaikide, Politika, Antropologia, Zuzenbide eta Gizarte Zientziei buruzko artxiboak dituzte. Guztira, 50 artxibo-funts baino gehiago 45.000 monografia ingurua eta argitalpen seriatuen (aldizkari eta egunariak) 7.400 zenbaki desberdin baino gehiago zaintzen dira Liburutegian, guztira 190.000 ale baino gehiago. Milaka agiri eta gauzaki horiek guztiak sailkatu, deskribatu eta zeini dagokion sailean jarri behar izan dira. Horrez gain, Euskal Abertzaletasunaren Museoak jasotzen dituen dohaintzat ere aintzat hartu behar dira. Azpimarratu behar da Fundazioaren museoan nahiz agiritegian jasotzen diren dohaintza guztiak altruistak direla.


Agiritegia zabaldu zenetik, ia-ia mila ikertzailek erabili dute gure kontsulta-aretoa: profesionalak, unibertsitateko ikasle eta irakasleak, zerbitzu-enpresak, administrazio publikoa edo senideen inguruko datu bila ibiltzen diren norbanakoak…


Datu gehiago aurki daiteke Eduardo Jauregik, agiritegiaren koordinatzaileak, agiritegiaren eraketaren 25. urteurrenaren kariaz idatzitako erreportajean.