Efemeridea • 2023ko urtarrilaren 19a
José Antonio Zarzalejosen dimisioa eta Ikurrina
1977ko urtarrilaren 19an, José Antonio Zarzalejos Altares jaunak, Bizkaiko gobernadore zibilak, dimisioa eman zuen .
Suarezen Gobernuak ikurrinaren erabileraren jazarpenaren amaierak (atzo argitaratu genuen horren inguruko efemeridea) astindu egin zuen aparatu frankistaren zati handi bat, eta behin betiko eten zuen bultzatutako erreformarekiko harremana. Zarzalejos bost hilabetean izan zen Bizkaiko gobernadore zibil eta Mugimenduaren probintzia-buru eta, haren esanetan honako hauek izan ziren agintaldi labur horretan ezarritako helburuak: “atea zabalik eta eskua luzatuta”. Baieztapen hori ez zetorren bat errealitatearekin, Bizkaian, garai hartan izandako poliziaren errepresioa ikusita, besteak beste, Galdakaon, Basaurin, Durangon eta abarretan.
Urte horretako urtarrilaren 19an, Espainiako estatu osoan ikurrina jendaurrean erabiltzeko baimena eman zen.