Efemeridea 2024ko abenduaren 22a

Karmele Goñi Auzmendi etnografo, historialari eta euskaltzalea gaurkoa lako egun batean hil zen, duela zazpi urte.

Euskal hizkuntzaren eta kulturaren arloan, aurrendaria eta ereduzkoa izan zen; 2004. urteko Sabino Arana Saria jaso zuen esparru horretan egindako lanagatik eta, zehazkiago, etnografiaren jakintzaren inguruan egindako ekarpenagatik eta euskaldunen ohiturak eta ondarea biltzen eta zabaltzen egindako lanagatik.

Karmele Goñi Auzmendi. Karmele Goñi Auzmendi.

Joxe Miel Barandiaranen ikasle eta laguntzaile hurbila, Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia eta Antropologia Sailaren Idazkaritzako arduraduna izan zen, 1947 eta 1957 urteen artean. Diktaduraren urteetan, Karmele Goñik Giza Eskubideen defentsan eta euskal kultura eta hizkuntzaren babesean aritzen ziren erakundeak bultzatu eta horietan lagundu zuen. Jarduera-ildo horren barruan, Resurreccion Mª Azkue ikastola (1966) euskarazko lehen eta bigarren hezkuntzako aurreneko ikastola sortzen parte hartu zuen, Bilboko beste gizon eta emakume batzuekin batera. Bestetik, emakume-talde bateko partaide zela, Jose Mª Rementeria apaizaren aparteko laguntzaz, Bilboko parrokietan euskarazko katixima irakasteko aukera ahalbidetu zuten.

Era berean, Deia egunkariaren bazkide sortzailea izan zen, Bilboko Euskal Museoaren zuzendaria eta hainbat kultura erakunde eta antolakunderen bultzatzailea. 2015ean, ‘Bilboko ospetsu’ izendatu zuten. Karmeleren azken urteetan, kultura- eta gizarte-bizitzatik aldendu zenean, hainbat erakunde publiko eta pribaturekin elkarlanean jarraitu zuen, euskal kultura-ondarearekiko harreman estu-estuan.