Efemeridea 2024ko irailaren 13a

Gerra Zibila Euskadin: Donostiako okupazioa

Gaurkoa lako egun batean, 1936ko irailaren 13an, Donostian geratzen ziren azken gudariek hiria utzi behar izan zuten matxinatutako tropen aurrerapen geldiezinaren ondorioz.

Okupazioan parte hartu zuten tropen desfilea. Okupazioan parte hartu zuten tropen desfilea.

Haiekin batera, biztanleriaren ia erdiak −40.000 pertsona inguru− Bizkaira eta Iparraldera ihes egin zuen. Bertan geratu zirenek Mola jeneralaren hitzak benetan ari zirela egiaztatu ahal izan zuten: “gurekin ez dagoen guztia gure aurka dago eta etsaitzat hartuko dugu”. Mehatxu horri txarrak, torturak, irainak, euskararen debekua, ondasun higigarri eta higiezinen konfiskazioak, isunak eta abar gehitu behar dizkiogu.

Abuztuko lehen egunetan, Molaren tropak Gipuzkoa okupatzeko behin betiko erasoari ekin zioten. Hasiera batean, Donostia okupatzeko asmoa bazuten ere, planak aldatu egin ziren, eta euskal hiriburura zuzenean jo beharrean, matxinatuek erabaki zuten lehenengo Irunen eraso egitea eta mugaren pasabidea ixtea, munizioak handik iristen baitziren gudari eta errepublikazaleentzat.

Irun irailaren 5ean erori zen. Biztanleria zibilak, tokiko agintariek eta milizianoek hiritik ihes egin zuten etsaien balen artetik. Ihesean, miliziano anarkistek su eman zieten etsaien artilleriak bortizki hondatuta zeuden hiriko kale nagusiei.

Hilaren 10ean, 11n eta 12an, Molaren tropek San Markos, Txoritokieta eta Santa Barbarako gotorlekuak hartu zituzten, eta Donostia ia erabat inguratuta geratu zen. Defentsa Batzordearen bilera batek berehala ebakuatzea erabaki zuen, baina EAJ erabaki horren kontra azaldu zen, eta azken unera arte ehun bat gudari izan zituen, arpilatzeak saihesteko eta Irunen gertatutakoa berriro gerta ez zedin. Ebakuazioa behar bezala antolatuta egin zen. Hilaren 13an, 17:00ak aldera, hiriaren osotasuna zaindu zuten azken gudariak portuan ontziratzen ziren artean, Artaxoako erreketeak sartu ziren Donostian.

Argazkia: Okupazioan parte hartu zuten tropen desfilea.