Efemeridea 2023ko urtarrilaren 13a

Sabino Arana Goiriren aurkako jazarpen judiziala

1893 eta 1902 urteen artean, zazpi aldiz eraman zuten auzitara Sabino Arana. Horietako batean, gaurkoa lako egun batean, 1896ko urtarrilaren 13an, fiskalak aldeko txostena egin ostean, epaileak onartu zuen eskatutako fidantza hasiera batean Euskeldun Batzokijaren zuzendaritzako gainerako kideei eskatutako kopuru berdineraino jaistea, 5.000 pezetaraino, alegia.

Arana'tar Sabin Larrinagako espetxean. Arana'tar Sabin Larrinagako espetxean.

Epaitutako gertaerak 1895eko irailean jazo ziren, “Bizkaitarra” astekarian argitaratutako artikulu bat izan zela kausa. Orduan, agintari judizialek egunkaria eta Euskaldun Batzokija ere itxi zituzten, 110 bazkideak auziperatu Zuzendaritza batzordeko kideak espetxeratu zituen, Sabino Arana ere bai.

Sabino prebentziozko espetxealdian egon zen hurrengo urteko urtarrilera arte, orduan  absolbitu baitzuen epaimahaiak, eta urtarrilaren 13an aske utzi. Daniel Irujok defendatu zuen Arana, hots, Manuel Irujo buruzagi jeltzalearen aitak, Espainiako II. Errepublikan Justizia ministroa eta Espainiako gobernu batean parte hartu zuen lehen euskal abertzale izan zenak.


Gogoratu behar da, 1893 eta 1902 urteen artean, Sabino Aranak etengabeko jazarpena pairatu behar izan zuela Espainiako agintarien aldetik. Gaur egun, “Konstituzioaren, ordena publikoaren, estatuaren independentziaren aurkako delitu edo traizio-delitu” deitzen ditugunak direla medio, Erregearen fiskalak jarritako salaketak largetsi ziren edo salatua indultatu zuten, baina horrek ez zuen galarazi akusatua prebentziozko espetxealdian egotea, auzibide horietako batzuen instrukzioa bideratu artean.


Txema Monterok DEIA egunkarian 2012-11-24an argitaratutako “Sabino, haren abokatua, fiskala, epailea eta epaimahaia” izenburuko erreportajea erantsi diogu artikuluari.