Efemeridea • 2022ko maiatzaren 25a
Euskal erresistentzia diktadura frankistan
1967ko maiatzaren 25ean, 8.000 euskal abertzale baino gehiago batu ziren Aralarko San Migelen
1967ko maiatzaren 25ean, diktadura frankistaren bete-betean, Gorpuzti egunean, zortzi mila euskal abertzale baino gehiago batu ziren Aralarren, Eusko Alderdi Jeltzalearen zaindariaren omenez.
Ehun autobus eta mila auto baino gehiago heldu ziren Lekunberri eta Uhartera. Guardia Zibilak elkarretaratzean esku hartu ez bazuen ere, miaketa zorrotzak egin zizkieten santutegitik jaisten zirenei eta atxiloketak ere bai.
Urte batzuk geroago, 1977an, Aralarko San Migel hautatu zen lehen Alderdi Eguna ospatzeko (argazkian).