Efemeridea • 2022ko abenduaren 15a
Euskal trantsizioa, Leizaolaren itzulera
Gaurkoa lako egun batean, 1979ko abenduaren 15ean, hain zuzen, Leizaola lehendakaria edo Lehendakari “zaharra”, Parisko erbestetik itzuli zen.
1979ko abenduaren 15ean, Parisen, erbesteko Eusko Jaurlaritzaren buru ziharduen Leizaola lehendakaria Euskadira itzuli zen. Lehenago, urriaren 25ean, Gernikako autonomia-estatutua erreferendumean onartu zuten. Horrela, duintasun eta merezimendu handiz jasandako erbestealdi luzearen aurreko jarduera-esparrua edo antzekoa berrezartzen zenean itzuli egingo zelako agintza bete zuen.
Jesus Maria Leizaola, giro abertzaleei lotutakoa, “Euzkadi” egunkariaren Administrazio Kontseiluan sartu zen 1930. urtean. II. Errepublikaren garaian, parlamentuko kide hautatu zuten Gipuzkoaren ordezkaritzan, eta bi urte geroago, 1933ko azaroaren 19an egindako hauteskundeetan, berriro atera zuen kargua.
Gerra Zibila hasi zenean, Gipuzkoako Defentsa Batzordean aritu zen lanean, harik eta, 1936ko irailaren erdialdean, Gipuzkoako hiriburua tropa frankisten eskuetan erori zen arte. Egun batzuk geroago, urriaren 7an, Agirre lehendakariak Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Kultura sailburu izendatu zuen. Eusko Jaurlaritza hartako azken kidea izan zen Bilbotik ateratzen, matxinatuek 1937ko ekainean okupatu baino lehen. Hala, bere bizitza arriskuan jarrita ere, handik gutxira askatutako ehunka preso faxista eta eskuindarren bizitza errespetatzea lortu zuen, bai eta Bilbo erre edo suntsitu ez zezaten ere.
Bizkaiko hiriburua erori eta euskal gobernua Kataluniara lekualdatu ondoren, Leizaola izendatu zuten Eusko Jaurlaritzak Frantzian zuen Ordezkaritzaren arduradun eta “Euzko Deya” agerkari ofizialaren arduradun.
II Mundu Gerra amaitu zenean, alemaniarrek okupatutako eremuan egon zen, eta erbesteko Euzkadiko Gobernua berriz eratu zelarik, Leizaola Baionako Gobernu Ordezkaritzaren buru hautatu zuten; kargu horretan, besteak beste, informazio-zerbitzuekiko eta herri barruko erresistentziarekiko harremanen ardura izan zuen.
1948an, Euzkadiko Gobernuko lehendakariorde izendatu zuten eta EPE (Euzkadiko Prentsa Bulegoa) prentsa-organoaren arduradun. 1960ko martxoaren 28an, Donibane Lohizuneko hilerrian, Jose Antonio Agirreren hilkutxaren aurrean, erbestean zegoen Euzko Jaurlaritzako lehendakariaren karguaren zina.
Gernikako Autonomia Estatutua onartutakoan, 1979ko abenduaren 15ean behin betiko itzuli zen 40 urtetik gorako erbestealditik. Erakunde-zilegitasunez beterik itzuli zen, frankismoaren diktadurak Euskal Herriari ekarri zion zama astunetik bizirik atera zen Euzkadi berriari ematera.
Luis de Guezala'ren artikulu bi gehitzen ditugu, Deian argitaratutak: 2014/4/18 eta 2019/12/14.