Efemeridea • 2022ko irailaren 15a
“La Txalupa”, Euskal Erresistentziaren ahotsa
Gaur, irailak 15 dituela, 57 urte bete dira Euzkadi Irratiaren erbestealdiko bigarren garaia era ofizialean inauguratu zenetik, hain zuzen ere, Venezuelako oihanetik.
Gaurkoa lako egun batean, 1965eko irailaren 15ean, Euzkadi Irratia erbestetik hasi zen emititzen, hain zuzen ere, Venezuelako oihanetik. Irratiaren bigarren aldia edo garaia izan zen, aurretik Iparraldetik emititu baitzuen. Frankismoaren urteetan, Latinoamerikako herri horretara joandako euskal erbesteratuen talde batek bultzatu zuen “La Txalupa” (horrela ezagutzen zuten Venezuelan) eta 1977. urtera arte emititu zuen. Handik, oihanetik, 13 urtetan, Hego Euskal Herriko herritarren legezko gobernu bakarraren mezuak eta komunikazioak helarazi zizkien euskaldunei eta munduari, betiere Euskal Herriaren kausaren alde eginez. Lan eskerga izan zen, batik bat, boluntarioek egindakoa, baliabide tekniko urriak erabiliz eta ia baliabide ekonomikorik gabe.
Argazkian, Venezuelan aritu zen Euzkadi Irratiko kolaboratzaileen taldeko kide ugari ageri dira. Makurturik: Jon Mikel Olabarrieta, Santi Guruzeaga, Paul Agirre, Paulin Urresti, Guillermo Ramos eta Peru Ajuria. Zutik: Domeka Etxearte, Ricardo Libano, Jose Luis Atxa, Iñaki Erkoreka, Isaka Atutxa, Pello Irujo, Iñaki Anasagasti, Iñaki Aretxabaleta, Iñaki Landa, Mikel Olasagasti, Juan Mari Lopez, Jon Gomez eta Kepa Lekue.
Euzkadi aldizkarian, 1981eko ekainaren 25ean, argitaratutako erreportajea erantsi diogu artikuluari.