Efemeridea 2022ko urriaren 21a

Mario Fernandez lehendakariordearen eta Martin Villa Espainiako Barne ministroaren arteko eztabaidan, Fernandez garaile

Gaurkoa lako egun batean, 1981eko urriaren 21ean, Lehendakariordeak Espainiako Barne ministroaren aurrean defendatu zuen Autonomia Prozesua Harmonizatzeko Lege Organikoa (LOAPA) Konstituzioaren aurkakoa dela.

Mario Fernández eta Martín Villa. Mario Fernández eta Martín Villa.

LOAPA ezinbesteko lege-proiektua izan zen Espainiako gobernuarentzat, baina konstituzioaren aurkakoa Eusko Jaurlaritzako sailburuarentzat. Tejero teniente koronela buru zuen 1981eko estatu-kolpearen saiakeraren ondoren, garai hartako alderdi espainiar handiak −PSOE eta UCD, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Kataluniako Autonomia estatutuen aurka egiten zuen prozesu birzentralizatzailea bideratzen ahalegindu ziren.

Eusko Jaurlaritzak eta Kataluniako Generalitateak konstituzio-kontrakotasuneko aurretiazko errekurtsoa aurkeztuta erantzun zioten ahalegin horri, Estatuko lege batek estatutuak baldintzatu ezin zituela iritzita.

1981eko urriaren 21eko lege hori hizpide hartuta, Rodolfo Martín Villa Espainiako Gobernuko Barne ministroak eta Mario Fernández Eusko Jaurlaritzako lehendakariordeak eztabaida egin zuten telebistan.

Hedabide politiko gehien-gehienentzat, Mario Fernandezek garaitu zuen eztabaida.

Iñaki Anasagastik DEIA egunkariaren Historias Vascas sailean (24-3-2012) gai horri buruz argitaratutako erreportajea erantsi diogu artikuluari.