Efemeridea 2021ko ekainaren 3a

Larrazabalgo zina

Gaurkoa lako egun batean, 1893ko ekainaren 3an, Sabino Aranak lehen aldiz azaldu zituen bere ideiak jendaurrean Larrazabalgo txakolindegian.

Larrazabalgo zina

1893ko ekainaren 3ko arratsaldean, Larrazabal baserrian, aparimerienda bat egin zen, ‘Bizkaya por su independencia’ izenburuko liburuxka aurkezteko. Hara bertaratutakoek bazekiten aurretiaz bilera hark kutsu politikoa zeukala, baina horietako asko harrituta geratu ziren Sabino Aranaren hitzaldiarekin.


Arana gazteak salatu zuen ez zuela laguntzarik eta babesik jaso une latzetan aberria defendatu nahi izan zuenean, eta, era berean, aberriarekin maitasuna eta leialtasuna agertu zien entzuleei.


Hitzaldia amaitutakoan, gonbidatuak eztabaidatzen hasi ziren, besteak beste, erlijioaren inguruko iritziengatik. Egun hartan, Sabino Aranak gutxi batzuen babesa baino ez zuen jaso, tartean, Luis anaiarena, baina askari horretan egon ziren askok euskal auzia defendatzen amaitu zuten.


Gertaera hura, Larrazabalgo zina deiturikoa, gertaera historiko bilakatu da, Sabino Aranak bere ideiak jendaurrean azaldu zituen aurreneko aldia izan zelako.


Luis de Gezalak, DEIA egunkariaren Historias vascas sailean, 2011ko ekainaren 4an, (“Larrazabal, el despertar de una nación” eta 2020ko azaroaren 28an (“Desde un balcón en Larrazabal”) argitaratutako erreportaje bi erantsi dizkiogu artikuluari.