Efemeridea • 2024ko irailaren 27a
Erregimen frankistaren azken exekuzioak
Gaurkoa lako egun batean, 1975eko irailaren 27an, hain zuzen ere, Francoren erregimenak agindutako azken hiltzeak izan ziren. ETAko bi militante fusilatu zituzten: Jon Paredes Txiki eta Angel Otaegi, eta FRAP erakundeko hiru: José Luis Sánchez Bravo, Ramón García Sanz eta Humberto Baena.
Diktadorearen bizitzaren akabuan egindako fusilamendu horiek oihartzun handia izan zuten munduan; hainbat herrialdek enbaxadoreak erretiratu zituzten Madrildik, eta Francoren erregimen frankistak so ospe txarra hartu zuen nazioartean.
1978ko Konstituzioak heriotza-zigorra indargabetu zuen, legeria militarrak gerra sasoian ezarritako kasuetan izan ezik. 1995ean, Amnesty International erakundearen kanpaina luze baten ondoren (Sabino Arana Saria, 1992), Sant’Egidioko Komunitatearen (Sabino Arana Saria, 2001) eskariz eta hainbat gizarte-erakundek eta norbanakok egindako ekintzak direla medio, azkenean, alderdi politiko guztiek akordioa lortuta, legeria militarraren heriotza-zigorra ere indargabetu zen. Nolanahi ere, Europako Nazioarteko Zuzenbideak giza eskubideen aurkako erasotzat jotzen du heriotza-zigorra bake-garaian.
Giza Eskubideen Europako Konbentzioaren 6. protokoloak (Europako herrialde guztiek berretsi zuten, Errusiak eta Bielorrusiak izan ezik) heriotza-zigorra debekatu zuen 1983ko maiatzaren 1etik aurrera Erkidegoko zigor-arloko zuzenbide.
2015eko apirilaren 25ean, DEIA egunkariaren Historias vascas sailean argitaratutako Txema Monteroren erreportajea erantsi diogu artikuluari