Efemeridea • 2022ko martxoaren 11a
Lehen euskal diputazio abertzalea
1917ko martxoaren 11ko hauteskundeetan, euskal abertzaleek gobernatutako lehen Diputazioa eratu zen Bizkaian, Ramon de la Sota buru zela; azkenak euskara bultzatu eta autonomia aldarrikatu zuen.
1917ko martxoaren 11ko probintzia-hauteskundeetan, abertzaleen hautagaitzak garaipena lortu zuen lehen aldiz eta Ramon de la Sota Aburto Bizkaiko Diputazioaren presidente izan zen. Maiatzaren hasierara arte, baina, ez zen historiako lehen gobernu abertzalea eratu euskal lurralde-erakunde batean.
Erakunde horretatik, Ramon de la Sotak prozesu berritzailea arteztu zuen eta lan handia egin zuen euskararen eta euskal kulturaren defentsan. Euskara sustatu eta biziberritu zen, hezkuntzaren arloan ez ezik, Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko udalekiko harremanetan ere bai, lan-hizkuntza erabiltzen hasi ziren eta. Era berean, 1917tik 1919ra, Eusko Ikaskuntza, Euskaltzaindia eta Euskal Kulturaren Batzordearen sorrera bultzatu zen. Garai hartako kultura-giroan, Hermes aldizkariaren argitaratzen eta zabaltzen hasi zirela ere nabarmendu behar da.
Baina kulturaz gain, ekarpen garrantzitsuak egin zituen gobernu hark esparru ekonomikoan, kasurako, nekazaritzan eta arrantzan, bai eta politika-arloan ere bai, Euskadiren autonomia aldarrikatu zuela eta.
Ramon de la Sota buru zuen taldearen arrakasta aurrenekoa izan zen, eta beste batzuk etorri ziren horren atzetik, harik eta euskal abertzaleek apurka-apurka euskal erakunde gehienak gobernatu zituzten arte eta, gainera, ordezkaritza nabarmena eskuratu zuten beste estamentu batzuetan, hala nola Espainiako Kongresuan edo Senatuan.
DEIA egunkariaren Historias vascas sailean argitaratutako bi erreportaje erantsi dizkiogu artikuluari:
Asier Madarietaren erreportajea (2010/3/6)
Eduardo J. Alonso Olearen erreportajea (2017/3/11)