Efemeridea 2021ko uztailaren 16a

Leizaola-Tarradellas, lau orduko elkarrizketa

Lehendakaria eta President-a, bi-biak erbestean zeudela, 1977ko uztailaren 16an elkartu ziren Saint Martin le Beaun, Loira haranean (Frantzia).

Leizaola-Tarradellas, lau orduko elkarrizketa

1977ko uztailaren 16an, eguerdiko 12:00etan, erbesteko Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Jesus Maria Leizaola, eta Kataluniako Generalitateko erbesteko presidentea, Josep Tarradellas, azkenaren egoitzan bildu ziren, Saint Martin le Beau herrian (Tours herritik hurbil).


Lau orduko iraupena izan zuen elkarrizketaren amaieran, Generalitateko presidenteak “gure gobernuena ez”, elkarrizketa pertsonala izan zela esan zuen. “Egoera politikoaz, oro har, eta gure herriez” hitz egin dugu.


“Badira 46 urte baino gehiago Leizaola ezagutzen dudanetik, Gorteetako diputatu izan ginenetik. Euskaldun maitagarria da, eta adiskidetasun luze eta adeitsua diot” adierazi zuen Tarradellasek.


Amaitzeko, Tarradellasek “bakea eta askatasuna” opatu zion Euskadiri, “Kataluniari eta espainiar estatuko gainerako herriei opa didean moduan”.


Urte horretako urriaren 23an, Tarradellas erbestetik Bartzelonara itzuli zen, Adolfo Suarez buru zuen Espainiako Gobernuaren proposamena onartuz, autonomiaurreko gobernuburu izan zedin.
Jesus Maria Leizaolaren kasua bestelakoa izan zen, eta hark bi urte baino gehiago eman zituen erbestean, itzultzeko Euskal Autonomia Estatutua onartzea baldintza ukaezin gisa jarri baitzuen.
Bilera egin ondoren, Leizaola Frantziako hiriburura itzuli zen, egoitza han zeukan eta.


Luis de Gezalak DEIA egunkariaren Historias vascas sailean, 2019ko abenduaren 14an, “El regreso de Leizaola, la transición vasca” argitaratutako erreportajea erantsi diogu artikuluari.