Efemeridea • 2021ko ekainaren 17a
Leizaolaren gizatasuna Bilbo galtzear zegoela.
Lehen Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuak preso eskuindarrak aske uzteko agindu zuen, bizirik irten eta euren familiekin bildu ahal izateko.
1937ko ekainaren 17an, matxinoen tropek Bilbo okupatu baino bi egun lehenago, Eusko Jaurlaritzak bi taldetan banatzea erabaki zuen, eta hala, Leizaola (Euzko Alderdi Jeltzalea), Aznar (Alderdi Sozialista) eta Astigarrabia (Alderdi Komunista) Bilbon geratu ziren.
Faxistak hiriburutik hurbil zeuden, baina Leizaolaren gizatasuna dela eta, Larrinagako kartzelan preso zeudenak aske uzteko agindua eman zuen, euretarrekin bildu eta bizirik irten zitezen. Hilaren 19an, arratsaldeko 5etatik 6etara, matxinatuek Bilbo okupatu zuten.
Argazkian, soldadu frankisten blindatuen zutabe bat ikus daiteke, Bilbora sartzen, Erriberatik, ia-ia jendez hustuta.
Jose Ignacio Salazar Aretxaldek DEIA egunkariaren Historias vascas sailean, 2017ko ekainaren 17an, argitaratutako erreportajea erantsi diogu artikuluari.