Efemeridea • 2023ko maiatzaren 9a
Lezo Urreiztieta, bere sasoiko euskal abertzale ezohikoa.
Gaurkoa lako egun batean, 1981eko maiatzaren 9an, hain zuzen, Lezo Urreiztieta Rekalde hil zen Baionan. Manuel Irujoren esanetan, “XX. mendean jaiotako XVII. mendeko pirata” zen Lezo.
Santurtzin jaio zen, 1907an, eta Nautikako Eskolan hasi zen ikasten, baina handik gutxira ikasteari utzi eta portuko kaietan hasi zen lanean, kontrabandoan edo gaulanean.
20ko hamarkadaren hasieran, Bilbora joan zen beharrera eta ELAn eta Euzko Gaztedin kidetu zen. 1934an, Bigarren Errepublikako gobernu eskuindarrak ezarritako errepresio-aldiaren barruan, espetxeratu egin zuten, urte horretako urriko matxinadak jazo ondotik. Hala ere, espetxetik ihes egin eta Iparraldera joan zen bizitzera.
Gerra piztu zenean, Euzkadiko Gobernuaren aginduetara zegoela, berebiziko garrantzia izan zuen era guztietako armak hornitzen. Matxinatuek eta alemaniarrek Bilboko protuan ezarritako itsas blokeoari ihes egiteko gauza ere izan zen, eta gerra-materialez, hainbat tresnaz eta elikagaiz betetako 14 itsasontzi porturatu zituen.
Luis Aranaren lagun mina zela, 1938. urtean, Ingalaterraraino lagundu zion herrialde hartako agintariei txosten bat eramaten, Euskadi ingelesek babestutako lurralde izan zedin eskatzeko helburuz.
Argazkia: Lezo Urreiztieta, lehenengoa ezkerretik, Ispizua eta Luis Aranaren ondoan, Donibane Lohizunen, 1940an.