Efemeridea 2021ko martxoaren 12a

Lizardi: XX. mende hasierako euskal literaturako olerkari handia

Gaurkoa lako egun batean, 1933ko martxoaren 12an, Jose Maria Agirre olerkaria, “Xabier Lizardi” ezizenez ezagunagoa, hil zen Tolosan.

Lizardi: XX. mende hasierako euskal literaturako olerkari handia

Gaurkoa lako egun batean, 1933ko martxoaren 12an, Jose Maria Agirre olerkaria, “Xabier Lizardi” ezizenez ezagunagoa, hil zen Tolosan.

 

Zarautzen jaio zen 1896ko apirilaren 18an. 10 urte zituela, Tolosara joan zen familiarekin, eta bigarren mailako ikasketak amaitu ondoren, lanean hasi behar izan zuen, aita hil zitzaiolako. Geroago, Zuzenbideko ikasketak egin zituen Madrilgo Unibertsitate Zentralean, eta graduatu zenean, Tolosako “Perot” metalurgia lantegiko kudeatzailea izan zen. Ondoren, Pakita Eizagirre eibartarrarekin ezkondu zen eta zazpi seme-alaba izan zituzten, horietako hiru gaztetan hil zirelarik.

 

Madrilen, zuzenbidea ikasten ari zela, euskara hobetu zuen; haurtzarotik hitz egin zuen euskaraz, baina ez zeukan etorri handirik. Hizkuntza hobetzeak, baina, euskarazko olerkigintzari lotutako ibilbidea garatzeko bidea eman zion.

 

Olerkari herrikoien belaunaldikoa izan zen. Herrikoiak, berritzaileak ez bezala, lehen irakurraldian erraz ulertzen zen poesia herrikoiaren aldekoak ziren. Bestalde, euskara bultzatu nahi izan zuen olerkiaren bidez.

 

Poeta izateaz gain, ideia abertzaleen defendatzaile sutsua ere izan zen. Euskara eskolak eman zituen Tolosako batzokian eta. Aldi berean, Eusko Alderdi Jeltzaleko militantea izan zen eta Gipuzko Buru Batzarreko kide izatera iritsi zen.

 

1933ko martxoaren 12an hil zen, 37 urte zituela, Tolosan, biriketako gaixotasun baten ondorioz. Lizardiren heriotza goiztiarra gorabehera, euskarazko poesiaren gailurrera heldu zen eta garai hartako olerkari ezagunenetakoa izan zen.