Efemeridea 2024ko abenduaren 22a

Lizarra-Estella: 1931ko ekainaren 14a, euskal autogobernuaren alde

1931ko ekainaren 14an, Lizarrako Udal Ordezkarien Batzarra deiturikoa egin zen Nafarroako herri horretan, Euskadiko hegoaldeko lurraldeetarako autonomia estatutuaren proiektua berresteko deitutakoa. Eusko Ikaskuntzak idatzi zuen autonomia estatutuaren proposamena.

Proiektua eztabaidatu zuen batzarraren irudia, Lizarrako antzokian. Proiektua eztabaidatu zuen batzarraren irudia, Lizarrako antzokian.

1931n, monarkia desagertu eta erregimen errepublikazalea ezarri zenean, Espainiako estatuan orduan zeuden oinarrizko arazoak konpontzeko itxaropena piztu zen. Horietako bat auzi nazionala izan zen, hau da, euskaldunak, katalanak eta galiziarrak estatu berriaren barruan egituratzeko era, horien izaera bereziaz jabetuta, azken mendeetan erabilitako irizpide zentralistek gaitzespena eta herri-sentimendu nazional esanguratsua sortu baitzuten.

Egoera horretan, 1931ko ekainaren 14an, Lizarrako Udal Ordezkarien Batzarra deiturikoa egin zen Nafarroako herri horretan, Euskadiko hegoaldeko lurraldeetarako autonomia estatutuaren proiektua berresteko deitutakoa. Eusko Ikaskuntzak idatzi zuen autonomia estatutuaren proposamena.

Iñaki Goioganak idatzi eta DEIA egunkariaren Historias vascas sailean, 2011ko ekainaren 18an, argitaratutako erreportajean (erantsita doa), gai nazional hori dugu aztergai, zehazki, Euskadiri dagokionez.

Argazkia: proiektua eztabaidatu zuen batzarraren irudia, Lizarrako antzokian.