Efemeridea • 2024ko martxoaren 21a
Gerrako umeak.
1937ko martxoaren 21ean, neska-mutilen lehen ebakuazioa gertatu zen Gerra Zibilaren barruan.
450 neska-mutil abiatu ziren Bermeoko portutik Donibane Lohizunera Britainia Handiko bi destruktoretan, hots, Campbell, eta Blanche ontzietan. Handik Oleron uhartera eraman zituzten umeak, Bordeletik iparraldera, eta aldi baterako hartu zituzten ‘La Maison Heureuse’ (Etxe zoriontsua) haur-kolonian .
Ebakuazio horren ostean, ekainetik aurrera, Euzkadiko Jaurlaritzaren eskutik, 30 itsasontzi erabili ziren eta, gutxi gorabehera, 60 bidaia egin ziren 32.000 euskal ume baino gehiago ebakuatzeko.
Bigarren Mundu Gerran, 1939ko azaroaren 13an, mina batek hondoratutako lehen destruktore britainiarra izan zen Blanche.
Jesús Javier Alonso Carballések DEIA egunkariaren Historias vascas sailean, 2010eko maiatzaren 8an, argitaratutako erreportajea erantsi diogu artikuluari.
Argazkia: HMS Blanche.