Efemeridea • 2024ko abenduaren 17a
Euskal autonomiaren alde egindako lehen urratsak
1917ko abenduaren 17an, duela 107 urte, euskal ordezkari batzuek autonomia handiago eskatzeko mezua aurkeztu zion Manuel García Prieto Espainiako gobernuburuari.
XX. mendearen hasierako egoera politikoa nahikoa nahasia zen Espainiako estatuan nahiz munduan, eta ingurumari horretan egin ziren euskal autonomiaren aldeko lehen urratsak. 1917ko abenduaren 17an, duela 107 urte, 18:00etan, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako probintzia aldundietako ordezkari batzuk, Madrilen zeuden zenbait legebiltzarkiderekin batera, Manuel García Prieto Espainiako Gobernuko presidentearekin izan ziren, hitzordua aurretiaz adostuta. Gipuzkoako Diputazioaren presidente Ladislao Zabalak, aurreko udan diputazioek idatzitako mezua, udalekin eta legebiltzarkideekin eztabaidatu eta babes zabala lortu zuena, irakurri zuen gobernuburuaren aurrean.
Argazkia: zalantza izpirik gabe, euzko abertzaleek 1917ko martxoko hauteskundeetan lortutako garaipenak bultzatu zuen autonomiaren aldeko kanpaina.