Efemeridea • 2022ko ekainaren 6a
Euskaldunak “Munich-eko akordio gaiztoan”
60 urte bete dira Espainiako estatuan erregimen frankistaren aurka zeuden oposizioko buruzagi garrantzitsuenek bilera egin zutenetik, Europako Mugimenduaren Nazioarteko IV. Biltzarraren esparruan.
60 urte bete dira gaur Francoren erregimenak “Munich-eko akordio gaiztoa” deitu zion bilera hura egin zenetik. 1962ko ekainaren 5ean eta 6an, Espainiako estatuan ziharduten oposizioko buruzagi esanguratsuenak Bavariako hiriburuan bildu ziren, gerora Europako Mugimenduaren IV. Nazioarteko Biltzarraren Osoko bilkuran aurkeztu behar zuten testuaz eztabaidatzeko. Bilera hark frankismoaren aurkako indar politikoen ahaleginak bateratzeko balio izan zuen, anarkistena eta komunistena izan ezik. Nolabait esatearren, elkarretaratze horrek Francoren erregimena desegiten hasteko abiapuntua izan zen.
Estatu osotik heldutako 120 pertsona inguru izan ziren bileran, horien artean, euskal ordezkari ugari. Erbesteratuak eta “barrualdetik” joandako buruzagi batzuk izan ziren han.
Munich-era joandako euskal ordezkariak, besteak beste, ondokoak izan ziren: Manuel Irujo, Xabier Landaburu, Jesus Solaun, Jose Maria Busca Isusi, Julio Jauregi Alonso; Gregorio Ruiz de Ercilla, ELA-STV; Kepa Anabitarte, Biarritzeko zuzendaritzakoa; Iñaki Aginaga, barrualdekoa…
Bihar, ekainak 7 dituela, asteartean, gure webguneko Historias vascas atalean, bideo labur bat paratuko dugu (Bideoak: XXI. mendeko euskal gizartea), Madrilen gaur bertan egingo den omenaldian, gertaera historiko horretan parte hartu eta egun bizirik dirauen Julio Jauregiren hitzak jasota.
Alexander Ugaldek Euskadik Europako federalismoari egindako ekarpenari buruzko erreportajea, 2019ko abenduaren 7an DEIA egunkarian argitaratutakoa, erantsi diogu artikuluari.