Efemeridea • 2021ko ekainaren 25a
Luis Arana Goiri, funtsezko ekintzaile euskal abertzaletasunaren historian
Sabino anaiarekin batera, EAJ alderdiaren sortzaileetako bat izan zen. Santurtzin hil zen, gaurkoa lako egun batean, 1951ko ekainaren 25ean.
Luis Arana Goiri Paskuala Goiri eta Santiago Aranaren zortzi seme-alabetatik zazpigarrena izan zen. Sabino, berriz, zortzigarrena. Luis 1862ko abuztuaren 25ean jaio zen, Abandon (geroago Bilbora anexionatutakoa). 1873 eta 1876 urteen artean, Arana Goiritarrak Iparraldean babestu behar izan ziren, aitak, Santiagok, azken karlistaldian parte hartu zuelako.
Arkitektura ikasi zuen eta Luisek arrazoitu eta konbentzitu zuen Sabino euskal aberriaren izaeraren inguruan. Handiak aurrera, bi-biak aritu ziren euskal senaz jabetzeko eta hura zabaltzeko ahaleginetan.
Horregatik, lehenengo euskal egunkari abertzalearen sorreran lagundu zuen, “Bizkaitarra” izenekoan, 1893an, eta haren ostean etorri zirenetan, baita Euzkeldun Batzokijaren sorreran, 1894an, eta Euzko Alderdi Jeltzalearen sorreran ere, 1895ean.
1899an, Iparraldean finkatu zuen bizilekua, hain zuzen ere, Izturitzen (Nafarroa Beherea). 1906an, Bilbora itzuli zen eta 1908an EAJren BBBko presidente hautatu zuten. Horretan eta Euzkadi Buru Batzarrean buru jardun zuen 1915. urtera arte.
Comunión eta Aberri berriro batu ziren 1930eko azaroan, eta 1932an, EAJko EBBko buru hautatu zuten atzera. 1936an, estatu kolpearen ondotik, baja eman zuen alderdian, Errepublika aldezteko erabakiarekin bat ez zetorrelako, eta Iparraldera erbesteratu zen. 1941ean itzuli zen Hegoaldera eta 1951ko ekainaren 25ean hil zen Santurtzin.
Artikuluarekin batera, DEIA egunkariaren Historias vascas sailean argitaratutako bi erreportaje doaz: “Luis de Arana y Goiri, más más que el número 2” (Jean-Claude Larronde) eta “Luis de Arana y Goiri, un arquitecto desconocido” (Gorka Pérez de la Peña).