Efemeridea 2021ko abenduaren 2a

Luis Mari Bandres, jeltzalea, kulturaren eta euskararen militantea

Luis Maria Bandres EAJ-PNV alderdiko buruzagi historikoa 2009ko abenduaren 2an hil zen, gaixotasun luze baten ondorioz.

Luis Mari Bandres, jeltzalea, kulturaren eta euskararen militantea

Pasaian jaio zen Luis Mari eta Euzko Alderdi Jeltzalean garatu zuen ibilbide politikoa; Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo sailburua, Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea, Gizarte Zerbitzuetako foru diputatua eta, azkenik, Kultura sailburua izan zen. Era berean, EAJ-PNV alderdiaren EBBko kide izan zen. Gipuzku Buru Batzarreko (GBB) kide ere izan zen, 2007. urtera arte.


Industria perituaren titulua atera zuen 1965ean, eta ingeniariarena 1970ean, eta sei urte geroago doktoratu zen. 1972tik aurrera, euskara zientzia-arloan egokitzeko lanetan ibili zen eta, besteak beste, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide, Aranzadi Zientzia Elkarteko kide, Txistularien Elkarteko kide eta elkarte horren aldizkariaren zuzendari eta Ez dok Amairu musika taldeko kide izan zen.


Bizitzako azken urteetan, ingeniaritza elektrikoko katedradun gisa lan egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, Donostian.


Bestetik, Bandres artikulugile oparoa izan zen eta hainbat eskuliburu eta testuliburu idatzi zituen, horien artean, Sabino Arana Fundazioak argitaratutako “Euskal abertzaletasunaren historia 1936ra arte”.