Efemeridea 2024ko uztailaren 26a

«Sancho de Beurko», abertzalea, gudaria eta historialaria

Gaurkoa lako egun batean, 1989ko uztailaren 26an, Luis Ruiz Agirre «Sancho de Beurko» hil zen Donostian.

Luis Ruiz de Agirre «Sancho de Beurko», abertzalea, gudaria eta historialaria Luis Ruiz de Agirre «Sancho de Beurko», abertzalea, gudaria eta historialaria

L

Luis Ruiz de Agirre Urkixo Barakaldon jaio zen, 1908ko azaroaren 18an. Eusko Abertzale Ekintzako (ANV-EAE) militante nabarmena alderdiaren sorreratik bertatik.

Gerra Zibila hasita, gudaria izan zen eta,1937an, Euzkadiko Gobernuak Euzko Gudarosteko I. Taldeko komisario nagusi izendatu zuen. Gerra ostean, Venezuelara erbesteratu zen, eta han jarraitu zuen idazten, lehenago egin bezala, bere alderdiaren Tierra Vasca aldizkarian. Argitalpen horretan, «Sancho de Beurko» ezizena erabili zuen gerran parte hartu zuen denboran.

Francoren diktaduraren amaieran, Biarritzen bizi izan zen. Ruiz de Agirreren jarduera politikoa nabarmen apaldu zen, ANV alderdia Herri Batasuna koalizioaren barruan sartzearen aurka zegoelako; orduan, Historiari ekin zion gehienbat, zehazki, Gerra Zibilari buruzko historiari, eta lekukotzak nahiz agiriak biltzen jardun zuen. Diktadorea hil ostean, Hondarribira joan zen bizitzera.