Efemeridea • 2023ko abenduaren 27a
Lurdes Iriondo euskal abeslaria eta idazlea
Ez dok Amairu taldearen sortzaileetakoa, 1965ean, gaurkoa lako egun batean hil zen, 2005eko abenduaren 27an
Lurdes Iriondo 1937ko martxoaren 27an jaio zen, Donostian. Diktadura frankistan, gogotik lan egin zuen Andoaingo ikastolaren alde, eta 1964an, euskaraz abesten hasi zen, ikastolari laguntzeko dirua biltzeko helburuz. Urtebete geroago, Ez dok Amairu taldearen sorreran parte hartu zuen, Benito Lertxundi, Mikel Laboa eta Xabier Lete abeslariekin batera. Idazle-lanetan, haurrentzako ipuinak argitaratu zituen.