Efemeridea 2021ko abenduaren 16a

‘Lurgorri’ fusilatu zuten duela 84 urte

Tropa frankistek Jose Mª Azkarraga Mozo hil zutenean, mendekua hartu nahi izan zuten, eta, aldi berean, oposizioko kide nabarmen bat desagerrarazi.

‘Lurgorri’ fusilatu zuten duela 84 urte

1916an, Errenterian (Gipuzkoa) jaio zela, Azkarraga euskal familia abertzale peto batean hazi zen.


1929an, Madrilera joan zen bizitzera familiarekin batera. 30eko hamarkadan, Madrilgo Unibertsitate Zentralean hasi zituen Zuzenbide ikasketak . Bertan, Euzko Ikasle Batzan Madrilera joandako euskal ikasle abertzaleen elkarte batean, kidetu zen eta 1933tik 1935era elkarteburu izan zen. 1933an, EAJ-PNV alderdian kidetu zen Euzko Langileen Alkartasuna (egungo ELA-STV) sindikatuan ere. Madrilen ez ezik, udan, Aramaion eta Leintz bailaran (gaur egungo Debagoiena) jardun ohi zuen politikan. Une hartan, Lur-gorri izengoitia erabiltzen hasi zen, aldizkari eta egunkarietan idatzitako iritzi-artikuluetan.


Gerra piztu zenean, Aramaion zegoen, familiak denboraldi luzeak ematen zituelako han. Euzko Gudarostean izena eman zuen, eta, bertan, Amaiur eta Ariztimuño batailoiak osatu zituen. Azkenik, Bergaran eta Arrasaten borrokan egin zuen Arana-Goiri batailoiko komisario politiko kargua hartu zuen.


Bilbo frankisten eskuetan erori ostean, Santoñara joan zen. Laredon atxilotu zuten, Bilbora eraman zuten eta heriotza-zigorra ezarri zioten. 1937ko abenduaren 16an fusilatu zuten, Derioko hilerriko hormen kontra, 21 urte zituela.
Iñaki Goioganak, 2012/12/15ean, DEIAren Historias vascas sailean argitaratutako erreportajea erantsi diogu artikuluari.