Efemeridea 2020ko urriaren 6a

Manuel Irujo eta Europako Mugimenduaren Espainiako Kontseilu Federala

1973ko urriaren 6an, erakunde horretako presidente izendatu zuten Irujo, eta kargu horretan jardun zuen 1976. urtera arte.

Manuel Irujo eta Europako Mugimenduaren Espainiako Kontseilu Federala

Gaurko lako egun batean, 1973ko urriaren 6an, Europako Mugimenduaren Espainiako Kontseilu Federalaren presidentetzaz jabetu zen Manuel Irujo Ollo.

 

Euskal Mugimendu Federalista 1947an sortu zen, baina 1951ko otsailaren 1ean ofizialdu zen Parisen.

 

Europako Mugimenduan parte hartzeko estatu mailako erakunde bat sortu behar zenez, 1949ko otsailean, Europako Mugimenduaren Espainiako Kontseilu Federala ere sortu zen Parisen, Europako Estatu Batuen aldeko Mugimendu Sozialistak, Batasun Liberalak, Kataluniako Kontseiluak eta Euskadiko Kontseiluak osatua. Geroago monarkiaren aldeko europazaleak, federalista demo-kristauak eta Galiziako Taldea ere batu ziren. Ikus daitekeenez, mugimenduko kideen joera politikoak askotarikoak ziren.

 

Diktaduraren urteetan, Europako Federazioaren aldeko Euskal Kontseiluak joera europazale eta federalista zuen. Testuinguru horretan, 1973 eta 1976 artean, Manuel Irujo Europako Mugimenduaren Espainiako Kontseilu Federaleko ohorezko presidente izendatu zuten. Bere agintaldian, erakundea Parisetik Madrilera eraman zuten eta ekintza publikoak hasi zituzten. Demokrazia iritsi zenean, Euskal Kontseiluaren eginkizuna Euskadin egitura berritua osatzea izan zen, erbestetik egindako lanei segida emateko.

 

70eko eta 80ko hamarkadaren amaieran, Euskal Kontseilua biziberritzeko ahalegina egin zen, baina euskal erakunde politikoen lehentasunak desberdinak ziren eta erakundea ekintzarik gabeko aldian sartu zen 90eko hamarkadara arte.

 

Azken urteotan, Europako Mugimenduaren Euskal Kontseilua barruko eta kanpoko indartze-aldian dago bete-betean.

 

Honekin batera, José Mª González Zorrillak 2014an DEIA egunkariko Historias de los Vascos sailean  argitaratutako erreportajearen PDF fitxategia doa.