Efemeridea 2022ko martxoaren 8a

Martxoaren 8a: Emakumearen Nazioarteko Eguna

Gaurko eguna gure inguruan dauden eta historia aldatzen gogotik parte hartzen duten emakume guztien eskubideak eta lorpenak aldarrikatzeko eta txalotzeko eguna da.

Martxoaren 8a: Emakumearen Nazioarteko Eguna

Hainbat hamarkadatan, emakumeak lekua irabazten ahalegindu dira, batik bat, gizonek kudeatzen duten mundu batean, helburu nagusia berdintasun-baldintzak erdiestea dela, bai gizartean, bai laneko esparruan. Gaurko data, martxoak 8koa, Emakumearen Nazioarteko Eguna, beraz, ez da ahaztekoa. Gure inguruan dauden eta historia aldatzen gogotik parte hartzen duten emakume guztien eskubideak eta lorpenak aldarrikatzeko eta txalotzeko eguna da. Hain zuzen, oraindik ere, soldata-arrakala, genero-indarkeria eta kontziliazio- nahiz erantzunkidetasun-gabeziak ditugu, besteak beste, gizarteak eduki dauzkan lehentasunetako batzuk.


Euskal abertzaletasunaren esparruan, aurten, Emakume Abertzale Batza (EAB) elkartearen mendeurrena (1922ko apirila) ospatuko dugu. EAB euskal emakume abertzalearen eredua hobetzea helburu izan zuen euskal emakumeen lehen erakunde politikoa izan zen.


Euskara bultzatu zuten, gizarte-laguntza eta, beste barik, laguntza eskaini zieten behartsuenei; eta alderdiaren zabalkundea ere egin zuten, EABko kideek EAJren ekitaldi politiko eta publikoetan zuzenean parte hartu zutela.


EABko emakume nabarmenetako batzuk hauexek izan ziren: Polixene Trabudua, Sorne Unzueta, Elbira Zipitria, Maria Uranga eta Haydee Agirre, beste askoren artean. Gainera, haietako batzuek Euzkadi, El Día eta La Voz de Navarra hedabideetan ere parte hartu zuten.


Leyre Arrietak, 2010eko maiatzaren 25ean, DEIA egunkariaren Historias vascas sailean argitaratutako erreportajea erantsi diogu artikuluari.