Efemeridea 2021ko martxoaren 5a

Matxitxakoko borroka: Dabid Goliaten kontra

Gaurkoa lako egun batean, 1937ko martxoaren 5ean, Nabarra boua Matxitxakoko lurmuturraren parean hondoratu zen, Canarias gurutzontzi frankista astunari aurre egin ostean.

Matxitxakoko borroka: Dabid Goliaten kontra

Gaurkoa lako egun batean, 1937ko martxoaren 5ean, Nabarra boua Matxitxakoko lurmuturraren parean hondoratu zen, Canarias gurutzontzi frankista astunari aurre egin ostean.

 

Gertakari hura martxoaren 3an hasi zen, armada frankistaren ontzirik indartsuena, Canarias izenekoa, Ferroleko portutik abiatu zenean, errepublikazaleek kontrolatzen zituzten Bizkaiko Golkoko portuak blokeatzeko aginduta, iheslariak kanpora joan ez eta elikagai, botika eta armen hornidura saihesteko helburuz.

 

Martxoaren 4an, 20: 00etan, Galdames ontzia Baionatik atera zen eta Gipuzkoa, Donostia, Bizkaya eta Nabarra bouekin bildu zen. Gau hartako eguraldi txarra zela eta, Galdames ontziak beste bide bat hartu zuen eta Nabarra eta Donostia ontziak norabidea aldatu eragin zituen. Gipuzkoa eta Bizkaya bouek, berriz, beste ontzien lorratza galdu zuten, ikuspen txarragatik eta irratia eta argiak itzalita zeramatzatelako.

 

Martxoaren 5eko goizean, gainerako ontziak aurkitzen arrakastarik izan ez zutela, bi bouek Canarias gurutzaontzia topatu zuten Bilbora itzuli zirenean. Bestalde, ontzi astunak itsasoan atzemandako Yorkbrook merkantzia-ontzi estoniarra zekarren.

 

Gipuzkoa begiztaturik, Canarias ontzia bouaren kontra oldartu zen. Batetik eta bestetik tiroak jaurtita, Gipuzkoa bouak gurutzaontzi frankistari aurre egin zion baina Portugaletera alde egin behar izan zuen, matxura larriak pairatuta, bost gizon hilda eta hainbat zaurituta . Hori gertatu bitartean, Bizkaya bouak Yorkbrook ontziarekin tupust egin zuen eta Bermeoraino eraman zuen.

 

Konboia osatzen zuten beste ontziak, gertatutakoaren berririk ez zeukatela, norabidea aldatzen saiatu ziren, Canarias ontziari ihes egiteko, baina ez zuten arrakastarik izan. Lehenengoz eta bat, Galdames ontziaren kontra oldartu zen, eta azkenak geratzeari uko egin zionez, lau desarrak jo zuten ontzian. Horien eraginez, emakume bat eta hiru ume hil ziren, eta hainbat zauritu izan ziren bidaiarien artean.

 

Geroago, gurutzaontziak tiro egin zuen Donostia bouaren aurka eta, azkenik, Nabarra boua jarri zuen itu edo jopuntuan. Ordubetetik gorako borrokaldiaren ondoren, bouak borrokari eutsi zion, bai desarra ugari jasota, lehertu eta hondoratu egin zen. Moreno komandanteak eta ofizialetako batzuek nahiago izan zuten itsasontziarekin hondoratu preso hartu beharrean, eta bouan zihoazen 49 tripulatzaileetatik 20 baino ez ziren ontziratu salbamenduko txalupetan. Orduan, Canarias gurutzaontziak boua hondoratu ostekoak hartu eta Galdames ontzia porturatzera behartu zuen.

 

Bizirik atera ziren Nabarra bouko 20 lagunak epaitu eta heriotza-zigorra ezarri zieten. Hala ere, Canarias ontziko komandanteak eta tiro zuzendariak Francori eskatu zioten Nabarra ontziko marinel guztiei zigorra barkatzeko eta aske uzteko, borrokan erakutsitako kemena aitortzeko.

 

Matxitxakoko borrokaren porrot militarra “balentria epikotzat” jo zen, eta Euskal Herriak garaipen moraltzat hartu zuen. Hala, Eusko Jaurlaritzak euskal marinelen omenez antolatu zuen urte horretako Aberri eguna.

 

DEIA egunkariaren “Historias de los vascos” sailean, 2010eko martxoaren 13an, argitaratutako Juan Pardo San Gilen erreportajea erantsi diogu artikuluari.