Efemeridea 2022ko martxoaren 1a

Mexikoko Euzko Deya: erbesteratutako euskaldunen ahotsa

Gaurkoa lako egun batean, 1943ko martxoaren 1ean, Euzko Deya argitaratzen hasi zen Mexiko Hiriko euskal ordezkaritzaren organo ofizial gisa.

Mexikoko Euzko Deya: erbesteratutako euskaldunen ahotsa

Hilero argitaratu zen, 1973. urtera arte. Edukiei dagokienez, Paris, Londres eta Buenos Airesen kaleratu ziren izen bereko egunkarien antzekoa izan zen: politika arloko albisteak, batetik, eta kultura- eta gizarte-arloko edukiak, bestetik. Julio Jauregik Eusko Jaurlaritzak Mexikon zuen ordezkariak sustatu zuen hilabetekaria, eta Francisco Turrillas Bordegarai kazetaria izan zen lehen zuzendaria; Antonio Ruiz de Azua Zabalbekoa, berri, lehen editorea. Diktadura frankistak iraun bitartean, Euzko Deya erregimen militarraren aurkako abertzaleen oposizioaren benetako erreferentea izan zen, eta, aldi berean, erbestean zegoen Eusko Jaurlaritzaren irudiari eutsi zion.


Lehenengo alean, aurreneko orrialdean argitaratutako artikulu batean, Euzko Deya-k honela adierazi zituen bere asmoak: «Euskaldun guztientzat hitz egitea nahi dugu, bai hamarkada batzuetatik hona Mexikon egon direnentzat, bai duela gutxi herrialdera iritsi direnentzat». Gainera, esker ona adierazi zion Mexikoko herriari harrera eta abegi onagatik, eta «herriak askatzeko deia» egin zuen, «euskal familiaren batasuna eta indarra» azpimarratuz.


Argazkia: Euzko Deya (Mexiko), 1. zenbakia.