Efemeridea 2021ko azaroaren 29a

Mikel Urreta Etxebeste, Gipuzkoako Diputazioan, 1917an, aukeratutako lehen euskal abertzalea

Gaurkoa lako egun batean hil zen, 1961eko azaroaren 29an.

Mikel Urreta Etxebeste, Gipuzkoako Diputazioan, 1917an, aukeratutako lehen euskal abertzalea

1881eko uztailaren 9an jaio zen Urnietan (Gipuzkoa). Deustuko Unibertsitateko industria-ingeniari ikasketak amaitu ostean, 1913an, Donostiako Udaleko zinegotzi hautatu zuten.

 

CNV alderdiko buruzagia zela, 1917ko martxoan, Gipuzkoako Diputazioan jarduteko hautatu zuten lehen hautagai nazionalista izan zen. Eta kargu hori zeukala, 1917ko uztailaren 16an, Gasteizen egindako foru-aldundien batzarrean parte hartu zuen.

 

Euskal Esnalea elkarteko kide izanik, 1918an, gogotik parte hartu zuen Oñatin egindako Eusko Ikaskuntzaren lehen biltzarraren antolaketan eta Euskaltzaindiaren eraketan.
 
1924an, CNV alderdiaren GBBko buru hautatu zuten eta erakunde horretako EBBko kide izan zen 1930eko urrira arte.

 

1930eko hamarkadaren hasieran, Abelino Barriolarekin batera, bi erakunde abertzaleak bateratzeko egin ziren negoziazio-mahaiko kide bat izan zen.

 

1930eko apirilean, Prensa Editorial Católica S.A. sozietatea sortu zuen (El Día egunkariaren argitaratzailea), abertzaleekin eta karlistekin batera. Literatura- eta kazetaritza-ekoizpen handiko gizon horrek El Día, Euzkadi eta Agerre egunkarietan argitaratu zituen idazlanak.

 

1936an, gerra piztu zenean, ondasun guztiak konfiskatu zizkioten, besteak beste, “Echeberria eta Urreta” lantegia. Gipuzkoa eroritakoan, Lekeitiora joan zen, Bilbon Iparralderanzko ontzi bat hartzeko xedez. Azkenik, Azkainen finkatu zen.

 

Urte batzuk geroago, Alacanten bizitzeko baimena lortu zuen, baina handik urtebetera Euskadira itzuli zen. Donostian hil zen, 1961eko azaroaren 29an.