Efemeridea 2022ko urriaren 24a

Antonio Añoveros monsinorea (1909-1987), Eliza katolikoaren eta Francoren erregimenaren arteko krisirik handiena eragin zuen elizburua

 

Gaurkoa lako egun batean, 1987ko urriaren 24an, hil zen Bizkaiko hiriburuan. Bilboko elizbarrutiko burua izan zan 1972 eta 1978 urteen artean.

Añoveros, fededunez inguratuta. Añoveros, fededunez inguratuta.

Iruñean jaio zen, 1909ko ekainaren 13an, eta Bizkaiko elizbarrutiko buru legez bi urte zeramatzala, Eliza katolikoaren eta erregimen frankistaren arteko krisirik larrienaren eragilea izan zen, orduko Gobernuak Espainiako estatutik kanporatu nahi izan zuelarik. Horren arrazoia “Kristautasuna, herrien salbamendurako mezua” izeneko homilia izan zen. Prediku hori 1974ko otsailaren 24an irakurri zen Bizkaiko parrokietan eta, besteak beste, honako hau zioen: “Euskal Herriak, Espainiako Estatuko gainerako herriek bezala, berezko nortasunari eusteko eskubidea du, bere ondare espirituala landuz eta garatuz, inguruko herriekiko harreman osasuntsua izateai kalterik egin gabe, Euskal Herriaren askatasun bidezkoa aitortzen duen erakunde soziopolitiko baten barruan... Estatuak pertsonen eta herrien zerbitzura egon behar du, eta egiatan errespetatu behar du gizarte- eta kultura-aniztasuna…”.

Félix García Olanoren erreportajea (Deia, 2014-2-22).