Efemeridea 2022ko martxoaren 15a

"Nación Vasca", Euzko Alderdi Jeltzalearen Buenos Aireseko Lurraldez kanpoko Batzarra zen Argentinako Eusko Abertzale Ekintzaren agerkaria

Gaurkoa lako egun batean argitaratu zen lehen zenbakia, 1924ko martxoaren 15ean.

\

1923ko abenduaren 15etik bost egunera, Eusko Abertzale Ekintza eratu zen Argentinako Buenos Aireseko Laurak Bat euskal etxeko areto nagusian. Geroago, 1924ko martxoaren 15ean, erakundeak gizarte-bizitzari ekin zion "Nación Vasca" agerkariaren lehen zenbakia kaleratzeaz batera.


1933ko irailaren 3tik aurrera, erakunde hori EAJ-PNV alderdiaren ordezkaria izan zen Argentinako Errepublikan, eta 1939ko uztailaren 8tik aurrera, Acción Vasca de la Argentina (Argentinako Eusko Ekintza) izena hartu zuen.


Hasierako aldian, "Nación Vasca" hilabetekaria izan zen eta, geroago, bi hilean behingo aldizkaria. Agerkaria erregulartasunez argitaratu zen 1939ko urrira arte, eta data horretan kaleratzeari utzi zion, Euzkadiko Gobernuaren ordezkaritzaren Euzko Deya agerkari ofiziosoari bide emateko.


Bigarren aldian, aldizkari gisa argitaratu zen 1945eko irailaren 29tik 1946ko azaroaren 1era bitartean, Francisco Arregi eta Andoni Astigarragak zuzentzen zutela. Hirugarren aldia ere izan zuen, 1964ko uztailetik 1967ko maiatzera arte, Andoni Astigarraga zuzendari zela.


Argazkia: "Nación Vasca" agerkariaren lehen zenbakia