Efemeridea 2020ko azaroaren 9a

Norbaitek bere izena daraman kale bat baino gehiago merezi duenean

Gaur Julian 80 urte bete dira Zugazagoitia sozialista Madrilen fusilatu zutenetik.

Norbaitek bere izena daraman kale bat baino gehiago merezi duenean

Julian Zugazagoitia Bilbon jaio zen 1899ko otsailaren 5ean, Bilbo Zaharrean, hain zuzen ere. Metalgintzako langile baten eta zigarro-saltzaile baten semea izan zen. Julian gazte-gaztetatik hasi zen lanean aita zuen Fermin Zugazagoitiak zuzentzen zuen Kontsumoko Kooperatiba Sozialistan, 14 edo 15 urte zituela.


1919an, “La lucha de Clases” egunkari sozialistan hasi zen lanean, Emilio Beniren eskutik. Bi urte eman ondoren, zuzendari izendatu zuten eta, aldi berean, Indalecio Prietorena izan zen “El Liberal” egunkarian kolaboratzen hasi zen. Geroago, 1923an, Indalecio Prietok berak bidali zuen Zugazagoitia Madrilera, berriemaile gisa.


Idazle eta kazetari arituta, Julian Zugazagoitiak hamaika prentsa-artikulu eta lan idatzi zituen, besteak beste: Pablo Iglesiasen biografia, “Una vida heroica” (1926), “Los hombres” deritzon trilogiari hasiera eman ziona, “Tomás Meabe: una vida humilde” (1927); “Una vida anónima” (1927) eta “el asalto” lanekin osatutakoa.


Politika arloan, Gorteetako diputatu kargua izan zuen Badajozen, 1931n, eta Bilbon, 1936an, bietan Partido Socialista Obrero  Español (PSOE) alderdiaren izenean.


Juan Negrínen lehen gobernuan, Gobernazio ministro izan zen 1937ko maiatzetik 1938ko apirilera. 1937an, Valentzian, Madrilen eta Bartzelonan egin zen Idazle Antifaxisten Nazioarteko II. Biltzarrean parte hartu zuen. Ministro karguari utzi ondoren, Defentsa ministroaren idazkari nagusi izan zen. Espainiako gerra zibila amaitu ondoren, Frantziara erbesteratu zen. Garai horretan, “Guerra y Vicisitudes de los españoles”lana idatzi eta Buenos Airesen argitaratu zen, 40ko hamarkadan, “Historia de la guerra de España” izenburua zeramala. Liburua Parisen berrargitaratu zen 1968an. 1977an, edizio berria bat kaleratu zen Bartzelonan.


Alemanek Frantzia inbaditu ondoren, Gestapok atxilotu eta Espainiako lurraldera estraditatu zuten, agintari frankisten esku uzteko. Eta gerrako kontseilua egin ondoren, Ekialdeko hilerrian erail zuten, Madrilen, 1940ko azaroaren 9an.