Efemeridea • 2023ko apirilaren 4a
Pablo Artxanko Zubiri, euskal abertzale nabarmena Nafarroan
Iruñean jaio zen 1892ko urtarrilaren 15ean eta Argentinako Buenos Airesen hil, 1962ko apirilaren 4an.
Jose Ignacio eta Pedro Maria Irujo Ollo anaiekin batera, Eusko Abertzale Ekintzaren eragile garrantzitsuenetako izan zen Pablo Artxanko Nafarroan. 1892an jaio zen familia karlista baten baitan eta eta bera ere karlista izan zen, harik eta kultura dela medio, euskal abertzale bilakatu zen arte, eboluzionatu zuen arte, eta Comunión Nacionalista Vasca (Eusko Elkarte Abertzalea) alderdiaren Napar Buru Batzarreko kide izan zen.
Agronomiako Ingeniaritza ikasi zuen eta, 1930ean, Nafarroako hiriburuko lehen ikastola sortu zuen Aingeru Irigarairekin batera. Euzko Gastetxu Batzaren sortzailea ere izan zen. EAJ eta CNV alderdien bateratzean parte hartu zuen “Hogeien batzorde” hartako kide izan zen. Hala eta guztiz ere, Bergarako batzarraren ostean, alderdi bateratu berritik aldentzen hasi zen eta ANV-EAEren sorreran parte hartu zuen.
Gerra piztu zuen matxinadaren ondoren, atxilotu egin zuten, baina ihes egin zuen eta Lapurdin babestu zuen bere burua. 1939an, Eusko Jaurlaritzak Argentinako Ordezkaritzan parte hartzeko izendatu zuen, Ramon Maria Aldasoro, Ixaka Lopez de Mendizabal eta Santiago Kuntxillosekin batera. Aldi batez, Txileko euskal ordezkaritza ere indartu zuen. Argentinan betiko finkatuta, lan egiteaz gain, euskara irakasten zuen Galeuzca, Tierra Vasca eta Euzko Deya argitalpenetan kolaboratu zuen, «Irusheme» ezizena erabilita.