Efemeridea • 2023ko urtarrilaren 23a
Pablo Gorosabel, Gipuzkoako historialaria
Donostian zendu zen, 1868ko urtarrilaren 23an. Legeetako lizentziaduna, politikaria, artxibozaina eta historialaria izan zen eta haren ekarririk handiena Gipuzkoako historiari eskainitako lana izan zen.
Tolosan jaio zen, 1803ko urtarrilaren 16an; Oñatiko Unibertsitatean ikasi zuen eta, geroago, Madrilgoan, eta legeen arloko lizentzia atera zuen 1828. urtean.
Tolosako alkatea izan zen, bere barrutiko diputatua eta Gipuzkoako korrejidorea izan zen. Politikan jarduteaz gain, gai juridiko eta historikoei buruzko argitalpen batzuk ere kaleratu zituen. 1858. urtean, Gipuzkoako artxibozain izendatu zuten, eta lurralde horri buruz egin zuen Gorosabelek bere lanik behinena «Noticia de las cosas memorables de Guipúzcoa o descripción de la provincia y de sus habitantes; exposición de las instituciones, fueros, privilegios, ordenanzas y leyes; reseña del Gobierno civil, eclesiástico y militar; idea de la administración de justicia, etc.». Lana gaurkoa lako egun batean, 1868ko urtarrilaren 23an, hain zuzen ere, hil baino lehentxeago amaitu zuen.