Efemeridea • 2023ko ekainaren 20a
“Euskalduna” Biltzar eta Musika Jauregia: errautsetatik birsortu zen itsasontzia.
Gaurkoa lako egun batean, 1994ko ekainaren 20an, Biltzar eta Musika Jauregiaren lehen harria Bilbon jarri zen, eta 1999ko otsailean inauguratu zen.
Federico Soriano eta Dolores Palacios arkitektoek diseinatu zuten eraikina, etengabe eraikitzen ari den itsasontzia bailitzan, Euskalduna ontziola zegoen dike batetik aterako balitz bezala. Euskalduna jauregiaren ikuskera formala Bilboko itsasadarraren metalgintza- eta ontzigintza-tradizioari eta hamarkada askotan bertan egon ziren ontziolei egindako omenaldian datza.
Lehen biltzarra 1999ko martxoan egin zen eraikinean, eta apirilaren 30ean, berriz, inaugurazio-opera egin zen. Irailean, OLBEren denboraldiko lehen opera eta, azaroan, 2.000 pertsonako lehen biltzar handia egin zen.
Gaur egun, Euskalduna jauregian ehunka mila pertsona biltzen dira urtero, bertan egiten diren ehunka biltzar, bilera eta emanaldietan parte hartzeko. Euskaldunan eskaintzen da OLBEren Opera Denboraldia, Estatu osoko eta Europako garrantzitsuenetako eta ospetsuenetako bat, eta Bilboko Orkestra Sinfonikoak bertan du egoitza. Musika-izakunde bikain horrek 1922ko martxoaren 8an eman zuen lehen kontzertua, Armand Marsick zuzendari aritu zela.