Efemeridea 2024ko apirilaren 29a

Pedro Miguel Urruzuno, euskarazko olerkari eta artikulugile bikaina, oso joria esamoldeetan

Elgoibarren jaio zen 1844an, eta Mendaron hil zen, gaurkoa lako egun batean, 1923ko apirilaren 29an.

Pedro Miguel Urruzuno Salegi Pedro Miguel Urruzuno Salegi

 

Pedro Miguel Urruzuno Salegi azken Gerra Karlistaren amaieran sortutako literatur mugimendukoa izan zen, beraz, XX. mendearen lehen laurdenean, batez ere, Sabino Arana, Resurreccion Mª de Azkue eta abarren lanengatik, hasi zen belaunaldi berriaren aurrekoa.      

Jaioterriko abade nagusia izan zen, Garagartzako Sortzez Garbiaren elizan, eta Mendaroko Agustindarren komentuko kapilaua izan zen bizitzako azken urteetan; garai hartako euskal argitalpen ia guztietan kolaboratu zuen etengabe, besteak beste, “Euskalzale”,“lbaizabal”, “Euskalerria”, “Euskal-Esnalea”, “Argia” edo “Jesusen biotzaren Deya” argitalpenetan, besteak beste. Idazkietan, izena erabili zuen sinaduran edo goitizenen bat, kasurako, “Ur zale Bat”.

Urruzunok herriko euskara erabili izan zuen, euskal hizkera arin eta adierazkorra edertzen duten esamolde eta bestelako lokuzio ohikoetan oparoa.

Egile honen literatur ekoizpenaren zati bat (ipuinak, narrazioak, olerkiak…) Primo de Riveraren diktaduraren ondoren jaso zen, 1930ean eta joan den mendeko 60ko hamarkadan.