Efemeridea • 2023ko martxoaren 20a
Kepe Gandarias Magunagoikoetxea, andereñoa, emakume eta lekaimea.
Gaurkoa lako egun batean, 1989ko martxoaren 20an, hain zuzen, Salamancan hil zen Kepe Gandarias Mugunagoikoetxea. Gaztetan, Emakume Abertzale Batza elkarteko zuzendaritza-taldekoa izan zen Kepe.
Kepe Gandarias Magunagoikoetxea Bilbon jaio zen, 1901eko maiatzaren 26an. 1916an, Bizkaiko hiriburuko Irakasleen Goi Eskolan hasi zen ikasten eta, bertan, maistraren titulua atera zuen. 1922an, Emakume Abertzale Batza eratu zenean, lehen zuzendaritza-taldeko kide izan zen. Horrez gain, euskara-eskolak ematen zituen Bilboko Euzko Gaztedi-ren lokaletan. 1924an, behin betiko utzi zion politikari, Jesusen Bihotzaren Esklaboen kongregazioan hasi baitzen, eta lekaime horiek gobernatutako ikastetxeetan lan egin zuen irakasle 1960. urtetik aurrera, Salamancan. Bertan hil zen, 1989ko martxoaren 20an.