Efemeridea • 2023ko abenduaren 28a
Pio Baroja, 98ko belaunaldiko erreferentea
Gaurko lako egun batean, 1872ko abenduaren 28an, Pio Baroja Nessi idazlea, 98ko belaunaldiko ordezkaririk handienetakoa, jaio zen Donostian. Lotura berezia izan zuen beti jaioterriarekin, Euzkadirekin, historiarekin, kulturarekin, paisaiarekin eta itsasoarekin.
Pioren aita Serafin Baroja izan zen, meatze-ingeniari literaturazalea. Antza denez, familia osoa arduratu zen letrez eta liburuez. Pio Barojaren birraitonak, Rafael Martinez de Barojak, inprimategi bat sortu zuen Oiartzunen (Gipuzkoa), eta han kazetatxo bat argitaratu zuen, “La Papeleta de Oiartzun” izenekoa. Amonak irakurzaletasuna piztu zion. Bestalde, Ricardo Baroja anaia eta Carmen Baroja arreba ere idazleak izan ziren. Julio Caro Baroja antropologoaren eta Pio Caro Baroja zinema zuzendari eta gidoilariaren osaba ere izan zen. Ospe handiko familia, azken batean.
Barojak medikuntza ikasi zuen Madrilen eta Valentzian. Karrera amaitu eta Zestoara (Gipuzkoa) bidali zuten, baina konturatu zen medikuntza ez zuela gustuko. Zestoan urteak eman ostean, eta medikuntza gustatzen ez zitzaiola agerian utzita, Madrilera joan zen bizitzera. Han izeko baten okindegiaz arduratu zen.
Literaturan, hastapen zailak izan zituen, beraren lehen lanak ia oharkabekoak izan zirelako, garaiko idazleek, hala nola Azorin, Unamuno eta Valle-Inclan eta Markinak, idazle gaztea babestu zuten. Geroago, 1902an, “Camino de perfección” eleberria idatzi zen. Lan horrek nolabaiteko harrera izan zuen iritzi publikoaren artean. Geroago “El mayorazgo de Labraz” (Labrazgo maiorazkoa) eta “La lucha por la vida” (Bizitzaren aldeko borroka) trilogia iritsi ziren. Alabaina, euskal gaiak jorratzen dituen “Zalacaín el aventurero”, (Zalakain abenturazalea) lanak eman zion ospea.
Baroja istorioen sortzaileak Euskal Herrian eman zuen aldiko hiru herri behinenetako (Donostia, Zestoa eta Bera) benetako lekuak aukeratu zituen beti. Madrilen hil zen, 1956ko urriaren 30ean.