Efemeridea • 2022ko ekainaren 13a
Frankismoaren ondotik baimendutako lehen jarduera publikoa
Artean legeztatu barik zeuden lau alderdiren arteko baterako mitina izan zen: EAJ-PNV, PCE, PSOE eta EKA Euskal Herriko Karlista Alderdia
1976ko ekainaren 13an, frankismoaren ondotik baimendutako lehen jarduera politikoa egin zen Donostiako Anoetako pilotalekuan, ingurumari berri horretan, gobernuak zabal jokatu zuela alderdi politikoekin.
“Euskaldunak etorkizunari begira” leloaren ildoan egindako mitin bateratua izan zen jarduera hura; bertan, Xabier Arzalluzek (EAJ-PNV), Francisco Idiakezek (PCE), Enrique Mugikak (PSOE) eta Mariano Zufiak (EKA-Euskal Herriko Alderdi Karlista) parte hartu zuten.
2.500 pertsona baino gehiago izan ziren ekitaldian, eta Miguel Castells abokatuak antolatu eta moderatu zuen.
Arzalluzen diskurtsoaren ardatza foruak berrezartzea eta Euskadirentzat autonomia eskatzea izan zen:
«Foruen aldarrikapenaren xedea ez da lege zaharkitu eta iraungiak berrezartzeko nahia, ezpada, gure herriari kendutako boterea erreklamatzea, herri honek berak, ez bestek, zein izango diren eta nolakoak izango diren zehaztu behar dituen erakundeen bitartez», adierazi zuen. Era berean, EAJ-PNV jo eta su aritu zen erbestean zegoen Eusko Jaurlaritzaren zilegitasuna azpimarratzen, Espainiako erregimenaren aurrean, alderdiak ez baitzion legitimitaterik aitortzen, anartean, frankismoaren jarraipena zelako.