Efemeridea • 2024ko martxoaren 11a
Lehen euskal aldundi abertzalea
Gaurkoa lako egun batean, 1917ko martxoaren 11n, lehen euskal aldundi abertzalea ekarri zuten probintzia hauteskundeak egin ziren. Ramon de la Sota Aburto izan zen orduko presidentea eta 1917 eta 1919 urteen artean eutsi zion karguari.
Diputazio berriaren helburu nagusiak bi izan ziren: alde batetik, euskal kultura bultzatzea, batez ere, euskararen irakaskuntzan oinarrituta, eta bestetik, autogobernua eta foru eskumenak berreskuratzea.
Lehenengo ekimenari gagozkiola, eskolak sortu ziren landa-eremuetan, eta irakasleak kontratu ziren umeak alfabetatzeko eta euskararen erabilera sustatzeko. Gainera, 1918ko urtarrilaren 25ean, Aldundiaren saio batean, Euskaltzaindia, euskararen akademia, sortzea proposatu zen. Akademia gerora sortu zen, Eusko Ikaskuntzak Oñatin antolatutako kongresuan. Eta ekimen horri loturik, Euskal Kultura Batzordea ere sortu zen.
Bigarren helburuak lau euskal aldundiak batzea zuen helburu, lurralde horietarako autonomia sustatzeko, eta 1917ko uztailaren 16an, euskal autonomia gauzatzeko oinarri-proiektua aurkeztu zitzaion Espainiako Gobernuari.
Eduardo J. Alonso Oleak DEIA egunkariaren Historias de los Vascos sailean, 2017-3-11n, argitaratutako erreportajea erantsi diogu artikuluari.