Efemeridea 2020ko irailaren 2a

Ramón Goikoetxea Orokieta “Iberoko ebanjelista”, “AMI VASCO” liburuaren egilea

Erlijioso horrek eragin handia izan zuen XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako abertzaletasunean.

Ramón Goikoetxea Orokieta “Iberoko ebanjelista”, “AMI VASCO” liburuaren egilea

Ramón Goikoetxea Orokieta, “Iberoko ebanjelista” izenez ezagunagoa, 1909ko irailaren 2an zendu zen. Erlijioso horrek, eskola serafiko edo aingerutarraren sortzaileak, eragin handia izan zuen XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako abertzaletasunean.

 

Oltza Zendeako (Nafarroa) Iberoko kontzejuan jaio zen, 1873ko abuztuaren 31n. Arana Goiri anaiak ezagutu zituen eta horien adiskide mina izan zen. 1897an abadetu zen.

 

1903ko apirilaren 6an emandako sermoiari zantzu abertzaleak antzeman zizkioten eta epaitu zuten. Horko horretan absolbitu zuten arren, haren ideia abertzaleek arazo larriak ekarri zizkioten bere anaidiaren nagusiekin.

 

1906an, “euskal doktrinaren katixima” edo AMI VASCO deituriko lana plazaratu zuen. Liburu horrek oihartzun handia izan zuen garai hartan abertzaletasuna zabaltzen. AMI delako horren bigarren edizioa argitaratzeaz batera, berriro ere auzibideratu zuten eta, azkenean, erbesteratu, hasiera batean, Iruñeko komentura eta, geroago, Hijar (Teruel) herriko fraide-etxera. Bertan hil zen, 36 urte zituela.