Efemeridea 2021ko urriaren 5a

Sabino Arana Goirik eskuz idatzitako bi gutunen dohaintza

Iñaki Goirizelaia Ingeniaritza Telematikoko katedradun eta EHUko errektore ohiak, Aurora eta Rosario Goirizelaia Ugalde izekoen izenean, 1900eko ekainean Mungiako Udaleko idazkari Felipe Ugalde jaunari eskuz idatzitako jatorrizko bi gutun eman dizkio dohaintzan Sabino Arana Fundazioari.

Sabino Arana Goirik eskuz idatzitako bi gutunen dohaintza

Gutunetako batean, Sabino Arana pozik agertu zen Mungiako hiribilduak eta elizateak bat egin zutelako Gutun horretan, hauxe idatzi zuen Aranak: “… bat-egite hori izango da Bizkaian egiten den lehena gure erakunde nazionalen izaerari jarraiki, eta, beraz, irizpide abertzale eta nazionalistei jarraiki, Espainiaren menderakuntzaren baitan;menderakuntza hori inoiz ez dugu legitimotzat onartu behar, eta ez diogu inoiz men egin behar, baina haren instituzioak eta legeak baliatu behar ditugu, hain zuzen ere, gure bizkarretik astintzeko eta gure aberriaren independentzia lortzeko”.

 

Jakina denez, gutun pertsonala da, lagun on eta abertzale biren artekoa; izan ere, Espainiako agintariek atzeman izan balute, Sabino Arana salatu eta, berriro ere espetxera bidaliko zuketen.


Bi gutun horiekin batera, Iñaki Goirizelaiak argazki bat ere eman dio Fundazioari. Argazkian, besteak beste, Felipe Ugalde senidea eta Sabino Arana ageri dira.