Efemeridea 2021ko azaroaren 25a

Sabino Aranak utzitakoak indarrean dirau oraindik ere, hil eta 118 urtera

Euskal herritarren aberri-kontzientzia piztu zuena gogora ekarri nahi dugu gaur.

Sabino Aranak utzitakoak indarrean dirau oraindik ere, hil eta 118 urtera

1903ko azaroaren 25ean, Sukarrietan hil zen Sabino Arana Goiri. 38 urte lehenago jaio zen Abando-Bilbon. Eta hil baino zortzi urte lehenago, Euzko Alderdi Jeltzalea sortu zuen. Alderdiak mendea hasteaz batera izan zuen bultzada politikoa, hain zuzen ere, lehenengo ordezkari abertzaleak Bizkaiko Aldundira iritsi zirenean.


Sabino Aranak utzi zigun jarauntsirik behinena, zalantzarik gabe, euskal aberriaren kontzientzia piztea izan zen. Aldi berean, abertzaleen mugimendua egituratu zuen gizarte-antolaera bereizgarri eta estatu nagusiek proposatutako antolaketa-motaren ordezko gisa.


Euskal lurraldeen administrazioan eragina zuten erakunde guztietan parte hartzen saiatu zen beti, eta Euzkadi izena asmatu zuen euskal lurralde guztientzat.


Aranaren ideiak direla eta, espetxeratu zuten eta herri-epaimahai batek errugabetzat jo zuen Kubaren independentzia onartu zuen Ameriketako Estatu Batuetako presidentea zoriontzeagatik egindako ustezko delituaren zioz. 1902an egin zioten epaiketaren ondoren, Iparraldean hartu zuen babeslekua, berriro espetxeratzea ekarri ahalko zion helegiterik saihesteko, baina ordurako oso makal zebilen.


Luis de Gezalak, 2009ko azaroaren 28an, DEIA egunkariaren Historia vascas sailean argitaratutako erreportajea erantsi diogu artikuluari.


ArgazkiaK: Sabino Arana eta Sabino Aranaren gorpuzkiak gorde zireneko panteoia, Sukarrietako hilerrian.