Efemeridea • 2020ko apirilaren 27a
Sabino Aranaren gorpua hilobitik atera zuten Gernikako bonbardaketaren biharamunean
Ekintza horren helburua frankistek hilobia ez profanatzea izan zen, soldadu matxinatuen aurrera egite geldiezina zela eta.
1937ko apirilaren 27an, Gernikako bonbardaketa lazgarria izan eta hurrengo egunean, hainbat buruzagi abertzale bildu ziren Sukarrietako hilerrian Sabino Aranaren gorpuzkiak lurpetik ateratzeko asmoz, soldadu frankistek hilobia profanatu ez zezaten, haien aurre egite geldiezina zela eta.
Ekitaldi hartan, 15 lagunek parte hartu zuten, besteak beste, ondokoek: Juan Ajuriagerra, Doroteo Ziaurritz, Lucio Artetxe, Ceferino Jemein eta Manuel Sainz de Taramona. Han gertatutakoa isilpean gordeko zutela zin egin ondoren, Sabino Aranaren gorpuzkiak zinkezko kutxa batean sartu zituzten eta kutxa hori, berriz, egurrezko kutxa batean. Gau hartan gertatutakoaren akta, bertaratutako guztiek sinatuta, egin zuten eta hori ere kutxan sartu zuten kristalezko hodi baten barruan.
Guzti-guztiek uste izan zuten gorpuzkiak Mixel Garikoitz dohatsuaren jaiotetxera heldu zirela, Nafarroa Behereko Ibarre herrira, baina, gorpuzki gutxi batzuk baino ez ziren haraino eraman eta, handik, Betharram-era.
Egiatan, Sabino Aranaren gorpuzki gehienak Manuel Sainz de Taramona familiaren panteoian ehortzi zituzten, Herrerako hilerrian, Zallan.
Honekin batera doakizue hobitik ateratzean parte hartu zuten guztiek sinatutako akta, bi egun geroago Sabin Etxean.