Efemeridea 2021ko irailaren 29a

San Migel, urterik urte ospatzen den tradizioa

EAJ-PNV alderdiak irailaren 29an ospatu ohi du bere zaindariaren eguna.

San Migel, urterik urte ospatzen den tradizioa

Eusko Alderdi Jeltzaleak era ofizialean izendatu zuen Mikel Deuna bere zaindari, Aralarko (Nafarroa) santutegian bertan, 1909ko urriaren 10ean. Engrazio Aranzadi Kizkitzak “Ereintza: siembra del nacionalismo vasco” liburuan adierazi zuen moduan “honako urteurren hau aberriaren lehn jaiegunetakotzat jo liteke”.


Ordutik, irailaren 29an, San Migel egunean, EAJ-PNV alderdiak tradiziozko jai hau ospatu du urtero-urtero.


Luis Arana Goirik, orduko EAJko EBBko buruak, gaztelaniaz idatzi zuen aldarrikapena, eta Ebaristo Bustintza Lasuen Kirikiñok euskaraz irakurri zuen Aralarren.


Honela dio: “Deun Mikel Gongotzona, donokitarr gudarijen Buru betugia! Jaun-Goikua eta Lege-Zarra ikurrin-bian Euskadi’n gudan dabillan Eusko-Alderdi Jeltzaliak be euki gura zau bere buru ta zuzendaritzat, eta gaur artzen zau bere Zaindari donokitartzat (…). Deun Mikel zaindu egixu Eusko Alderdi Jeltzalia! Deun Mikel, gaizka egixu Euskadi!”.