Efemeridea 2024ko irailaren 25a

Aralarko San Migel, lehen Alderdi Eguneko topagunea

47 urte beteko dira gaur, urtero-urtero, milaka euskal abertzale biltzen dituen lehen festa handi hura ospatu zenetik.

Manuel Irujo Aralarren (1977-IX-25) Manuel Irujo Aralarren (1977-IX-25)

47 urte bete dira gaur EAJ-PNV alderdiaren jai handia den Alderdi Egunaren lehen edizioa (1977) egin zenetik. Jai horretan, urterik urte, Herri honetako milaka eta milaka herritar elkartu, unea partekatu eta euskal abertzale demokratikoak garela berretsi egiten dugu.

Aralarren egindako lehen ospakizun hura egin zenetik, Alderdi Eguna irailaren azken igandean ospatu izan da beti, 1983koa izan ezik, uholdeak zirela-eta atzeratu egin behar baitzen; 1995ekoa, eguraldi ona bermatu nahian, saiakera ustelaz aurreratu zena; eta 2016koa, astebete atzeratu zena, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeekin bat zetorrelako. Covid pandemiaren urtetan ez zen ospatzen.

Aralarren atzetik, Olarizu, Aixerrota, Itziar, Aiegi, Salburua eta Getxo etorri ziren. 1984tik 2001era, Salburua egoitza finko bihurtu zen. Gero, Altuben egin zen urte batean, eta harrezkero Forondan ospatu da gaur egun arte.

Aralarko lehen edizioan antolatutako ekitaldiak apenas aldatu dira urteak joan urteak etorri: herri-kirolen erakustaldiak, meza, desfilea, mitina, bazkaria… hori guztia nonahi aurki daitezkeen txosnen, umeen gunearen eta abarren inguruan.